Guk gEUre Kulturaz: Bigarren topaketa ekainaren 12an

Gogoan dukezuenez, otsailaren 27an kultura gure herrian bizi duen egoera larriari buruz gogoetak trukatzeko Guk gEUre Kulturaz topaketak burutu genituen Durangoko San Agustinen. Orduko gogoeta, proposamen, ondorio eta ekintza proposamen guzti guztiak http://www.geuk14.wordpress.com blogean ditugu irakurgai.

Ekarpen horiek guztiak aztertu ditugularik, otsailaren 27an bertan behin eta berriro luzatu zeniguten eskariari men eginez, datorren ekainaren 12an GEUK topaketa berri bat antolatzea erabaki dugu.

Topaketa berri honetan, kulturaren sistema osoa osatzen dugunon arteko elkarrezagutzan sakontzeaz gain, ekintza zehatzak adostea izango dugu helburu nagusia. Horretarako, goizeko ekinaldian, taldeka, otsailaren 27ko Durangoko topaketatik nabarmendutakoak hausnartuko ditugu eta arratsaldeko saioan ekintza zehatzak adosten ahaleginduko gara.

Adosten ditugun ekintzak eraginkorrak izan daitezen, oso garrantzitsua da kulturaren sistema osatzen dugun ahalik eta lagun gehien biltzea: sortzaileak, antolatzaileak ( herri-mugimenduetakoak, pribatuak, publikoak) , komunikabideetakoak, hezkuntzan ari garenak, hartzaileak.

Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak, Kultura Auzolean 2014-2015 deritzon egitasmoa aurkeztu zuen. Guk gEUre Kulturaz topaketak antolatzeaz arduratzen ari garenok Cristina Uriarte sailburuari eta Joxean Muñoz kultura saileko zuzendariari bilera eskatzea erabaki dugu. Bilera horretan Kultura Auzolanean egitasmoari egin beharreko ekarpenen epea ekainaren 12ko gure bigarren topaketetan erabakiko duguna jakin arte atzeratzeko eskatuko diegu.

Azkenik, gogoratu GEUK antolatzeko lan-taldean gura duen guztiak har lezakeela parte, ahal edota gura duen guztietan. Ekainaren 12ko bigarren topaketa antolatzeko lan-taldea datorren apirilaren 8an bilduko gara, goizeko 10:00etan Bilboko La Bolsa gunean.

Como ya sabéis el pasado 27 de febrero nos reunimos en Durango para reflexionar sobre la crítica situación que atraviesa la cultura en nuestro país. Las conclusiones de aquellos debates se reflejan en las actas y propuestas que están disponibles en Geuk (https://geuk14.wordpress.com). Tras analizarlas, ha llegado el momento de dar ese segundo paso que se reclamaba, y convocar una nueva jornada el próximo 12 de junio.

El objetivo de dicha jornada será reforzar una dinámica de dialogo entre los distintos agentes del sector y, principalmente, consensuar una serie de acciones concretas a desarrollar.

Para ello durante esa jornada, por la mañana, se dinamizarán distintos grupos, que analizarán y debatirán los temas seleccionados con anterioridad. Por la tarde, nos juntaremos para plantear acciones concretas.

Es muy importante la participación de cada uno de nosotros para que las propuestas resultantes sean lo más efectivas posibles, por lo que la presencia de todos es fundamental.

Recientemente el Gobierno Vasco ha convocado una nueva iniciativa, Auzolanean 2014-2015. Tenemos intención de solicitar una reunión para pedir una ampliación en su plan de trabajo, e integrar, en dicho programa, lo que entre todos acordemos el día 12 de junio.

De nuevo, os invitamos a participar en la organización de las próximas jornadas, a través de las distintas reuniones que se celebrarán próximamente, la próxima el día 8 de abril a las 10h en La Bolsa de Bilbao.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s