Guk gEUre kulturaz (eusk)

Guk gEUre kulturaz – Durangon 2014.06.12

Joan den otsailean kulturan ari garen hainbat eragile kulturak gure herrian bizi duen egoera larriari buruz berba egiteko elkartu ginen.

Topaketen antolaketaren ardura hartu genuen talde-eragileko kideok otsailean elkartu ginen 150 lagunen gogoeta eta ekarpen guztiak biltzen dituen txostena prestatu dugu. Bertatik honakoak nabarmendu daitezkeela iruditu zaigu:

 

  • Kulturgintzaren artikulazioa edo geure buruaren antolaketa
  • Sortzaileon baldintzak eta gure sorkuntzen egoera
  • Komunikabideen garrantzia
  • Euskara eta kultura
  • Berrikuntza teknologikoak
  • Hezkuntza eta kulturaren arteko harremana
  • Ikusentzule edo kontsumitzaileen garrantzia
  • Eleaniztasuna
  • Kulturarako oinarrizko eskubideen arautze legala
  • Egungo eskaintza kulturala
  • Azpiegiturak
  • Kulturartekotasuna

Txostenean, kultur sistema osatzen dugun eragile guztiok- sortzaileok, antolatzaileok, bitartekariok, hezkuntzako arduradunok, kazetariok, kontsumitzaileok…- kulturak gure herrian bizi duen egoera larriari guk geuk erantzuteko hainbat proposamen dituzue.

 

Hutsuneak aztertu eta konponbideak eskaintzen ditugu.

 

Otsaileko lehen topaketan, kultura gure herrian bizi duen egoera 150 lagunek elkarrekin aztertu ostean, zuzenena konponbideak ere elkarrekin adostea dela iruditzen zaigu. Halandaze, bigarren topaketetarako helburu hauxe proposatu gura dizuegu: euskal kultur sistema osasuntsuago eta sendoago baten aldeko Premiazko Neurrien Egitasmoa zehaztea. Bertan, sortzaile, antolatzaile (herri mugimenduak- erakunde publikoak-industria) , hezitzaile, kazetari eta kontsumitzaileen ekarpenak jasoko genituzke.

 

Otsaileko topaketetatik jasotako ekarpena ondo interpretatu baditugu, Premiazko Neurrien Egitasmoak honako galderei erantzun beharko lieke:

 

  • Zelan lortu genezake sortzaileak gizartean duen garrantzia onartzea?
  • Nola lortu genezake sorkuntza eta euskal kultura hezkuntzaren bitartez landuko direla bermatzea?
  • Zein hobari proposatu genitzake kultur programazioa sustatzeko?
  • Zein neurri jaso ditzake kultura arloan lan egiteko aukerak handitzeko egitasmo batek?
  • Zelan lortu genezake komunikabideek, batez ere EITBk, eduki kulturalei tarte gehiago eskaintzea?
  • Finantziazioa arazo latza dugu, nola konpondu? Zer egin genezake finantziazio publikoa errazago eskuratzeko? Eta finantziazio pribatua erdiesteko?
  • Zelan sustatu genezake kulturaren kontsumoa bai guk bai erakunde publikoek?
  • Nola antolatuko dugu geure burua, nola artikulatu gaitezke? Kulturgintzan ari garenon garrantzia eta botere maila handituko lukeen Kontseilu edo Erakunderen bat sortu genezake?
  • Beharrezkoa deritzozu kulturarako eskubideak legalki arautzeari?
  • Kulturak gure herrian egun bizi duen egoera larriari aurre egiteko, zein beste neurri hartu beharko genituzke?

Ekainaren 12rako askoren artean lan egiteko metodologia prestatzen ari gara:

 

Gutun honetan helarazi dizkizuegun galderei zein neurriei buruzko zuen iritziak ekainaren 12a baino lehen jaso gura ditugu. Horretarako, webgunean jada eskuragarri dagoen fitxa betetzea besterik ez duzue.

 

Ekainaren 12an bertan, berbagaien eta proposamenen araberako lan-taldeak osatuko ditugu.

 

Egunaren amaieran, egunean zehar lan-taldeetan adostutakoaren berri emango diogu elkarri eta hortik zehaztuko dugu Premiazko Neurrien Egitasmoa.

 

Premiazko Neurrien Egitasmoa adosturik, euskal erakunde publikoetan aurkeztu gura genuke ( Jaurlaritza, Nafar Gobernua, aldundiak…).

 

Laster batean ekainaren 12rako lan-metodologiaren berri helaraziko dizuegu Premiazko Neurrien Egitasmoarako proposamenak hausnartu ditzazuen.

 

Aurreko topaketen informazio osoa, ekarpenak online egiteko ekintza proposamenen fitxa eta ekainaren 12rako izena emateko modua https://geuk14.wordpress.com/blogean dago ikusgai.

 

Honenbestez, behean ageri garenok, ekainaren 12an burutuko ditugu topaketetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

 

Kulturak egoera larria bizi du gure herrian, erabakiak eta neurriak hartzeko ordua da. Kolokan ditugu ehun kulturala, lan-baldintza duinak, gure kulturaren kalitatea, ikusgarritasuna, transmisioa, finean, biziraupena. Kultur sistema osatzen dugun guzti guztion ardura da. Baita zurea ere.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s