Ordutegia/Horario

-9:30-10:00.Aurkezpena/Apertura y presentación de la jornada

– 10:00-11:30.Aurkeztu diren ekintzak erakustokietan jarri eta ekarri ez dutenak ekintzen proposamen fitxa bete/ Presentación de las acciones propuestas en las fichas y tiempo para completar las fichas.

– 11:30-12:00.Taldeak sortzeko ekintza proposamenetatik ibilbidea/ Creación de grupos

– 12:00-14:00 Taldeetan lana/Trabajo en grupo.

-14:00-15:30. Bazkaria/Almuerzo

-15:30-16:30. Taldelanarekin jarraitu, premiazko ekintzak definitzen, ondoren guztiokin partekatzeko / Continuación del trabajo en grupo e ir definiendo las acciones urgentes para su posterior puesta en común

-16:30-18:30. Egunean zehar landutako Premiazko Ekintzak partekatu eta plana sortzeko hurrengo pausuak definitu./ Puesta en común de las acciones de urgencia desarrolladas en los diferentes grupos y definir los siguientes pasos.

One thought on “Ordutegia/Horario

  1. Nola lortu genezake sorkuntza eta euskal kultura hezkuntzaren bitartez landuko direla bermatzea? Askotan hitz egin izan dugu Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Eskolari buruz, Eszenika plataforma daukagu hori bultzatzeko eta abar, luzerako doala ematen du, baina bitartean, derrigorrezko hezkuntzan, batxilergo espezializatuak ezarri dituzte, eta horien barruan Batxilergo artistikoa eta Arte Eszenikoetako batxilergoa, horietan (momentuz horretan, Ibarrekolandako institutuan bakarrik dago eta, Gipuzkoatik eta Arabatik ere jasotzen ditu ikasleak) teorian behintzat sormena eta euskal kultura landu beharko zen (A eta D ereduak daude…) eta Sormenari dagokionez, ba teorian arte eszenikoetako batxilergoa da eta izena ematen duten ikasle gehienek gero Arte dramatikoa ikasteko asmoa daukate eta hau bide zuzena delakoan daude, baina legean eskeintzen den irakasle lan postua ez da arte eszenikoetako irakaslearena, baizik eta Hizkuntz eta Literaturako irakaslearena, gazteleraz eta euskeraz. Eszenikaz arduratzea oso ondo dago baina honen inguruan zeozer planteatzea ere ondo legoke, orain arte izan duten irakaslea saiatu da sormena eta interpretazioa lantzen, eta bere kabuz saiatu da asuntoa mugitzen irakaslearen profila alda zezaten, baina ezezkoa jaso du eta atsekabetuta bere aurreko lanpostura itzuli da, datorren urtean ziur aski irakasle “berriak” John Keating irakasleak kenduarazi zien orrialdea irakurtzeko eskatuko die ikasleei… Lorca eta Valle Inclán sortzaile ikaragarriak ziren, baina bada garaia interpretazioa ikasten duten gazteengan ere sormena bultzatzeko, ikasitakoa ulertu eta horrekin sorkuntza berriak asmatu, finkatu eta taularatzen saiatzeko, euskal kultura, kultura orokorrean, eurek ere sortzeko, interprete hutsak izatetik, aktore sortzaileak izaten hasteko, hezteko eta hazteko… Etorkizunean irizpidedun artista askeak izateko bidea jorratzen hasteko, sormenaren bidez emantzipatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s